Jokin Murua - Osinalde Sariketako antolakuntza kidea 2022-09-13

Osinalde Sariketako 50. urteurren jaia larunbatean Gabirian

Osinalde Sariketako 50. urteurren jaia larunbatean Gabirian
Egun osoko ekitaldia izango da eta Osinalde irabazi duten ia bertsolari guztiak parte hartuko dute Gabiriako ospakizunean.

Osinalde Sariketa urrezko jantziko da larunbatean Gabirian 50. urteurrena ospatzeko. Egun osoko ekitaldia izango da goizeko 11:00etan hasita eta Osinaldeko 43 irabazle bilduko ditu, besteak beste eta egun osoan izango dira bertsoak. Arratsaldeko 17:00ean izango da jaialdia. Argazki erakusketa, bertso poteoa eguerdian, bazkaria eta arratsaldean jaialdia izango da. Plazan, eguraldiak laguntzen badu, frontoian, euria bada. Hainbat belaunaldiren erreferentziazko gazte sariketa izan da Osinalde. Patxi Iraolak irabazi zuen lehen edizio hura eta Ane Zuazubiskarrek aurten, urteurrenekoa.

Bertsolari zerrenda luzea arituko da larunbatean Gabirian bertsotan: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Txaber Altube, Iñaki Apalategi Astigarraga, Aritz Aranburu, Xabier Arrizabalaga Ziarda, Mikel Artola, Maddalen Arzallus, Bernardo Azpillaga, Aitzol Barandiaran, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II, Igor Elortza, Jose Ramon Elortza, Nerea Elustondo, Nahikari Gabilondo, Arkaitz Goikoetxea, Bixente Gorostidi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Aitor Irastorza Fadrique, Amaia Iturriotz Etxaniz, Joxe Izagirre Attola, Joxe Mari Izeta, Ane Labaka Mayoz, Xalbador Laka, Maialen Lujanbio, Eñaut Martikorena Lizaso, Mikel Mendizabal, Unai Mendizabal, Jose Luis Mugarza Elgetzu, Haritz Mujika, Joxe Munduate, Xabier Narbarte, Gorka Pagonabarraga, Jon Sarasua, Aitor Sarriegi, Pablo Suberbiola, Xabier Sukia, Millan Telleria, Iban Urdangarin, Xabier Euzkitze, Xabier Zeberio , Ane Zuazubiskar Iñarra eta Iker Zubeldia.

Bazkaritara joan nahi duenak zenbaki honetan ditu txartelak eskuragarri, 25 eurotan: 650141813 (Endika).

Bertsoa.eus ere Gabirian izango da egun seinalatu horretan.



Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa