Udako bertso agenda 2022-09-14

Santakrutzetako bertsoak bihar Lezon, bazkalostean eta iluntzean

Santakrutzetako bertsoak bihar Lezon, bazkalostean eta iluntzean

Lezoko jaietan aurten ere egun osoko bertso jarduna izango da, lau bertsolarirekin Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Nerea Ibarzabal, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Tradizio handiko saioa da eta aldaera desberdinak izan baditu ere azken urteetan formatu beretsua izan da. Bertso bazkaria lehenbizi herriko bi elkarteetan eta jaialdia arratsaldean plazan.

Bertso bazkarian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña finkoak izaten dira Ixkulin elkarte, joan deneko 25 urtetik gora. Tiñelun elkartean izaten da beste saioa. Aurten, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran ariko dira.

Iluntzeko saioa 20:00etan da eta jende aldetik harrera beroa izaten du.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza