Ostegunean 2022-09-14

Atlantikaldia festibalaren baitan bi bertso ekitaldi egingo dira bihar Errenterian. Bertso saio marraztuak izango dira, goizean eta arratsaldean, Foruen plazan. Bost bertsolarik hartuko dute parte, lau kantari eta bat marrazten.
Goizeko saioan, 11:00etan, Unai Gaztelumendiren ilustrazioekin, Alaia Martin eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan, Gari Otamendiren musika lagun.
Arratsaldean, 19:00etan, Aitor Sarriegi eta Maddi Ane Txoperena ariko dira bertsotan, Gaztelumendiren marrazkiak eta Otamendiren musika tarteko.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza