Bere twitter kontuan 2022-09-15

Igor Elortzak «ikus-entzunezko bertso berriak» iragarri ditu «garaiari eta giroari jarriak»

Igor Elortzak «ikus-entzunezko bertso berriak» iragarri ditu «garaiari eta giroari jarriak»

Igor Elortzak bertsoa tartean duen lan berri bat iragarri berri du bere twitter kontuan: bertso-kantak. «Ikus-entzunezko bertso berriak» iragarri ditu «garaiari eta giroari jarriak». Anonyme Popular izena darabil proiektuaren zabalkundean. Beste zenbait pista ere eman ditu durangarrak. Rafa Rueda izango du musikari proiektuak: «Berak jarri dizkie doinuak eta soinuak nire hitzei, eta gustura gaude landu ditugun bertso-kantekin» adierazi du sare sozialetan.

Grabaketa lan bat ere bidean dela iradoki du bertsolariak. Publiko egin duenez, abuztuan grabatu zituzten bertso kantak, Jose Lastra soinu ingeniari eta musika ekoizleak zuzenduta. Bertsoa.eus harremanetan jarri da Igor Elortzarekin eta aurreragorako iragarri ditu proiektuari buruzko xehetasun gehiago.


Ezkerretik, Jose Lastra soinu ingeniaria eta Igor Elortza, grabaketa estudioan.

Bertsolari durangarrak ibilbide luzea du bertsoa eta beste diziplinen arteko proiektuetan, Zazpi eskale eta Gu ta gutarrak proiektuak kasu. Bertsoa.eus-i aitortua dio sorkuntza mota hau dela eta izan dela bere motor nagusienetako bat. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu