Elur-Txori elkartean egin zuten bertso bazkaria 2022-09-15

Lujanbio eta Ibarzabal buruz buru Hernanin

Lujanbio eta Ibarzabal buruz buru Hernanin

Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal buruz buru aritu ziren bertsotan Hernanin, Elur-Txori elkarteak antolatutako bertso bazkarian. Duela urte asko egiten zen saioa berreskuratu dute aurten eta bi txapeldun aukeratu dituzte garai berriari hasiera emateko. Saio ederra eta oso txalotua egin zuten bi bertsolariek (audioak jasotzen ez duena, bide batez esanda) eta Bertsoa.eus-en hautaketa bat dakargu. Sarrerako bertsoak, tartean saioko kartelaren bueltan eta Ibarzabalen hernaniartasunaren inguruan dihardutela, emakumeek elkarte gastronomikoetan bizi duten egoera, Lujanbioren esperientzia pertsonaletik abiatuta eta baita txapelketa kontuak ere. Entzun eta gozatu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza