Zerainen, bazkalostean 2022-09-15

Xabier Amurizaren kopla ederrak bertso munduko juntadizoan

Xabier Amurizak kopla sorta jarri zuen joan den astean Zerainen egin zen bertsolari eta bertso munduko juntadizoan kantatzeko. Lehenbizi publikoari estribiloa erakutsi eta parte hartzeko aldartean jarri eta momentuari jarritako ale ederrak kantatu zituen jarraian. Harrera beroa eta txalotza jaso zituen Amuriza handiak.

Hemen Amurizaren kopla sortako hiru:

Zaharrok gaude ezin ahantziz
ematen zaigun garrantziz
gazteak zahartzen dira
baina nekez alderantziz
Sugea ere zahartzen da
narru zaharrak erantziz

Nor da sinesten duenik
euskara galduko denik
beraz bertsoak ezin du
sekula izan etenik
beste kontu bat da nornahi
Maialen izan daikenik

Bizi liteke artean
honelako elkartean
egun hau geldituko da
beste laurogei urtean
niretzat behintzat oroipen
maitatuenen artean

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza