Jokin Murua - Osinalde Sariketako antolakuntza kidea 2022-09-19
Osinalderen 50. urteurreneko ospakizunak ondoren gozoa utzi du Gabirian. Eguraldia ere lagun, dena borobil atera zen eta oso gustura daudela aitortu dio Jokin Murua antolakuntza kideak. Onartu du kezka puntu bat ere bazutela, izan ere bere koxka bai baitzuen hainbeste bertsolari bildu eta hainbat ekitaldi zituen egunak. Baina jendearen aurpegiak dena esaten zuen Gabirian. Bai goizean eta bai bazkalondoan giro ederra izan zen.
Igartzabal eta Muruari omenaldia «ginda»
Jendeak zutik jarrita eskertu zituen Eusebio Igartzabal eta Iñaki Murua, urte askotan Osinalde Sariketaren bi zutabeak. Antolatzaileek ere egindako lana eskertu nahi izan zieten. «Osinalde jende askoren laguntza behar du eta guztiei eskertu diegu, baina, egia da Igartzabal eta Murua gabe Osinaldek gaur egunean ez zela existituko» azaldu du Jokin Murua, talde antolatzaileko kideak eta Iñakiren semeak. Hunkigarria izan zela aitortu du eta herriko asko ikusti zituela begiak bustita.
Hona kantatu zioten bertsoa, oroigarrian emana:
Galeperretatik Gabiriara
Luziok hasitakoa
iraunarazten jakin duzue
hori izan da gakoa
biok bakarrik baitakizue
bidean pasatakoa
gure ustetan zuen lana da
gutxi eskertutakoa
iragana ta etorkizuna
uztartzen egindakoa.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24