Gabirian izan zen larunbatan. 2022-09-20

Osinaldeko 50. urteurreko jaialdiko bertsoak sarean

Osinaldeko 50. urteurreko jaialdiko bertsoak sarean

Osinaldeko 50. urteurrenean jaialdi eder bat egin zen bazkalostean Gabirian, bat-bateko saioak eta bertso jarriak tartekatuz, 170 lagun ingururen aurrean. Hango hautaketa zabala dakargu sareko plazan. Ane Etxezarretak gidatuta, Xabier Arrizabalaga Ziarda, Joxe Ramon Elortza, Txaber Altube eta Gorka Pagonabarraga egin zuten saioko agurra. Aitor Irastortzak bertso jarriak kantatu zituen jarraian, Zaharrak berri sorta. Uxue Alberdi, Igor Elortza, Txaber Altube eta Ane Zuazubiskarren txanda izan zen ondoren bat-batean, eta bertso jarriak berriro: Unai Mendizabal eta Haritz Mujikak Lehorteari jarriak. Goierritarrek ere izan zuten momentu propioa: Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Joxe Munduate, Nerea Elustondo, Mikel Mendizabal eta Xabier Zeberio aritu ziren bertsotan. Eta Iker Zubeldiak eta Iban Urdangarinek, Osinalden kantatzen zuteneko garaiak ekarri zituzten gogorra bertso jarrietan.

Saioa amaitzeko bidean, Oihana Bartra, Xabat Illarregi, Enaut Martikorena eta Gorka Pagonabarragak jarri zuten umore puntua. Eta Osinaldeko talde antolatzaileko kideak igo ziren oholtzara kopla kantari. Gorka Maiz, Jokin Murua, Ane Etxezarreta, Mikel Etxezarreta, Patxi Ormazabal eta Endika Igartzabal eta Aratz Igartzabal.

Amaieran, talde antolatzaileak omenaldia egin zieten Eusebio Igartzabali eta Iñaki Muruari, Osinalde antolatzen egindako lanagatik. Hor ere izan zen bertso ederrik.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»