'Ganbaran bai' atal berria Txapelketa Nagusian 2022-09-20

Aitor Sarriegik eta Sarai Roblesek bertsogintzari buruzko iruzkinak egingo dituzte txapelketan zehar Bertsoa.eus-en

Aitor Sarriegik eta Sarai Roblesek bertsogintzari buruzko iruzkinak egingo dituzte txapelketan zehar Bertsoa.eus-en
Asteroko maiztasunez izango da 'Ganbaran bai' atala eta aste bakoitzean bietako batek plazaratuko du bere iritzia. Asteartez lehenengo fasean eta astelehenez finalaurreetan.

Bertsoa.eus-ek Txapelketa Nagusiari gertuko jarraipena egingo dio. Bertsoak, bertsolarien saio osteko erreakzioak eta beste hainbat informazioz gain, txapelketa honetan iruzkinen tartea ere izango dugu, Ganbaran bai izenekoa. Sarai Robles eta Aitor Sarriegi bertsolariek bertsogintzan zentratutako beren iruzkin eta gogoetak plazaratuko dituzte, saioak abiapuntu gisa hartuta. Asteroko maiztasunez izango da Ganbaran bai atala eta aste bakoitzean bietako batek plazaratuko du bere iritzia. Asteartez lehenengo fasean eta astelehenez finalaurreetan.

Lehenengo iruzkina Aitor Sarriegi beasaindarrena izango da datorren asteartean, Getxo eta Arrasateko saioak abiapuntu. Ondoren, Sarai Robles iruindarrak jarraituko dio Gotaine-Iribarne eta Gasteizko saioen harira. Horrela astez aste eta finalean bien begirada jasoko dugu.



Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu