8. edizioa du aurtengoa 2022-09-20
Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea zabalik da gaurtik aurrera. Zortzigarren edizioa izango du aurten eta urte osorako zein hiruhileko baterako izena emateko aukera eskaintzen du (urria-abendua/ urtarrila-martxoa/ apirila-ekaina). Hauek dira 2022-2023 ikasturteari dagozkion xehetasunak.
Maiztasuna eta ordutegia
Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2022ko urrian hasi eta 2023ko ekainean amaituko da.
- Urriak 8
- Azaroak 12
- Abenduak 3
- Urtarrilak 14
- Otsailak 18
- Martxoak 18
- Apirilak 22
- Maiatzak 20
- Ekainak 17
Amasa-Villabonako Subijana etxean
Aahalduntze Bertso Eskola, ohi gisan, Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan izango da. Bi talde egiteko adina lagunek izena emanez gero, talde bat Durangon elkartzeko aukera egon daiteke.
Lehenengo hiru saioak talde osoak elkarrekin egingo ditu: urriaren 8an Donostian, azaroaren 12an Durangon eta abenduaren 3an Bilbon.
Gaur hasita, irailaren 29 arte (egun hori barne) eman ahal izango da izena, horretarako formularioa betea. Izen-emate ordena aintzat hartuko da, taldea osatzerakoan lagun kopurua gainditzen bada, antolakuntzatik adierazi denez. Hiruhilabete baten hasieran izena eman nahi izanez gero jarri Bertsozale Elkartearekin harremanetan: 943 69 41 29 edo umorez@bertsozale.eus.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24