Ostiraletan asteroko maiztasunez 2022-09-21

Datorren astean itzuliko da 'Bertsolari bertsozale' podkasta

Datorren astean itzuliko da 'Bertsolari bertsozale' podkasta

Bertsolari bertsozale podkastak udazkeneko ibiliari ekingo dio datorren astetik aurrera. Bertsolari eta bertso munduko hainbat eragile gertuagotik ezagutzeko parada gozoa emango digu: nondik nora bertsozaletu ziren, bertsolaritzan egindako bidea, bizipenak eta sentipenak, bertso gogoangarriak, Txapelketa Nagusia nola biziko duten... Xan Alkhatek onduta, ostiral goizetan zabalduko ditugu Bertsoa.eus-en. Joana Itzaina Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakari ohia eta gai-jartzailea izango da lehen gonbidatua. 

Urtarrilean abian jarrita
Pandemia garaian hasi zen Bertsoa.eus podkastak lantzen eta urtarrilean jarri genuen abian Bertsolari bertsozale, asteroko maiztasunez. Ekainera bitartean, hamasei gonbidatu izan dira beren atea zabaldu digutenak: Nerea Ibarzabal, Gorka Pagonabarraga, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi, Haira Aizpurua Ibargarai, Irati Anda, Bittor Thicoïpé, Alaia Martin, Joane Sarraillet, Kristina Mardaras, Manex Agirre, Daia Harluxet, Unai Agirre, Estitxu Arozena eta Irantzu Idoate Funosas.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu