Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-09-24

Alaia Martin irabazle Getxon

Alaia Martin irabazle Getxon

Alaia Martin gailendu da Txapelketa Nagusiko lehenbiziko saioan, Getxon. Oiartzungo bertsolariak 738,00 puntu eskuratu ditu eta finalaurreko fasean kantatzeko txartela lortu du. Martinekin batean, Oihana Bartra, Unai Mendizabal, Nerea Elustondo, Peru Abarrategi eta Agin Laburu aritu dira kantuan, Getxoko Muxikebarri aretoa lepo beteta zela. Saioko hamabost bertso puntuagarriak kantatuta, honela gelditu da Getxoko saioko sailkapena:




Imanol Artola Felix aritu da aurkezle lanetan eta honako zazpi epaile hauek aritu dira saioa epaitzen: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Bertsoak bihar sareko plazan
Getxoko betsoaldi onenak bihar sarean izango dira Bertsoa.eus-en. Astean zehar bertsolarien erreakzioak jasoko ditugu eta Ganbaran bai Aitor Sarriegiren bertsogintza iruzkina izango dugu.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza