Igandero 15:00etan ETB1en 2022-09-23

Hitzetik Hortzera txapelketaren erritmora

Getxon hasiko da 2022ko Txapelketa Nagusia eta lehen kanporaketako bertsoaldi onenak ikusteko aukera izango da igandeko programan. Afrika Bibang sortzaile getxoztarra ere ezagutuko dugu. Ez galdu igandean 15:00etan Hitzetik Hortzera ETB1en.

Denboraldiko bigarren atala berezia izango da bertsozale guztientzat; irailaren 24an, larunbata, hasiko baita Bertsolari Txapelketa Nagusia. Igandeko Hitzetik Hortzeranbezperan jokatuko den lehen kanporaketako bertsoaldi onenak ekarriko ditugu pantailara.

Getxoko egonaldia bertako sortzaile  bat ezagutzeko baliatuko dugu: Afrika Bibang. Soul abeslaria eta aurkezlea da Afrika eta getxoztarrarekin ezagutuko ditugu herriko zirrikituak. Proiektu desberdinak ditu esku artean, eta horiei buruz ere galdetuko dio Eider Perez aurkezleak.

Txapelketan zehar bidelagun izango ditugun bertsolariak atzera begira jarriko ditugu eta Bertsolari Txapelketa Nagusiei buruz dituzten oroitzapenak zeintzuk diren jakingo dugu. Besteak beste Maddi Agirre, Manolo Arozena, Erika Lagoma edota Anjel Mari Peñagarikano izango ditugu protagonista.

Getxoko kanporaketako bertsoaldiak

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiak Getxon ekingo dio bideari eta igandeko programan lehen kanporaketako bertsoaldi onenak ikusi eta entzuteko aukera izango da. Kantuan arituko dira Agin Laburu, Alaia MartinNerea Elustondo, Oihana Bartra,Peru Abarrategi eta Unai Mendizabal. Gai-jartzaile lanak Imanol Artola “Felix”ek egingo ditu.

Hitzetik Hortzera, igandero 15:00etan ETB1en eta edonoiz, EITB Nahieran atarian ere bai.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu