Txapelketa Nagusia 2022-09-25

Arrasaten gaur hitzordua

Atzo Getxo eta gaur Arrasaten izango du bigarren hitzordua Txapelketa Nagusiak. Miren Amuriza, Gorka Pagonabarraga, Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi (Xabier Silveiraren ordez), Joanes Illarregi eta Iñaki Apalategi, Ander Aranburuk aurkeztuta. Gaztetasuna eta esperientzia biltzen dituen saioa da eta baita fase honetan bertsolari nafar gehien bilduko dituena ere.

Miren Amuriza berriztarrak laugarren Euskal Herrikoa du jarraian eta finalaren ataria gelditu zen duela bost urte. Iñaki Apalategi beasaindarrak hirugarren txanda du aurtengo hitzordua. Saioa Alkaiza Nafarroako txapeldun iruindarrak lehengo aldiz kantatuko du igandean Txapelketa Nagusian, baita Joanes Illarregi zein Xabat Illarregi leitzarrek eta Gorka Pagonabarraga durangarrak ere.

Lehenengo fasean eta finalaurrekoetan zazpi epaile ariko dira bertsolarien lanak epaitzen, fase bakoitzean epaile berak. Arrasaten ere honako zazpiok ariko dira: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

15 puntuagarri
Lehen fase honetan bertsolariek txapelketako ohiko lanak egingo dituzte. Denera 15 bertso puntuagarri, ariketa hauetan banatuta:
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
    Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
    Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Sarrerak, eskuragai
Txapelketako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri. Agortuko ez balira, saioaren egunean bertan leihatila 15:00etan zabalduko da. Saioa hasi baino orduerdi lehenago zabalduko dira ateak, 16:30ean. Sarrerak zenbakitu gabeak dira, beraz, garaiz ibiltzea gomendatzen da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu