Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-09-25

Finaleko sarrerak amaitu dira

Finaleko sarrerak amaitu dira

Kitto. Bukatu dira finaleko sarrerak. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, gaur bertan saldu dira azkenekoak. Harmailakoak eta pistakoak bukatuta zeuden, eta amaitu dira errebotekoak ere. Bete da aforoa, beraz, eta ez da sarrera gehiagorik salgai jarriko, antolakuntzak helarazi duenez.

Momentuz, gaurko Arrasateko saiorako izan ezik, saio guztietarako sarrerak daude salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforo mugatua dutela eta sarrerak aurrez eros daitezkeela www.bertsosarerrak.eus webgunean.

Ekainetik salgai eta bazkideei erreserba
Ekainean, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztearekin batera, salgai jarri ziren finaleko sarrerak. Bertsozale Elkarteko bazkideek sarrera erreserbatuta izan zuten sarrera lehenengo astean. Uztailetik aurrera, bazkide zein ez bazkideek izan dute aukera txartelak eskuratzeko.

Finalerako autobus eta bazkari txartelak
Aurki jarriko dira salgai finalera joateko autobus eta bazkari txartelak. Horiek ere, www.bertsosarrerak.eus atarian jarriko dira eskuragai.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu