Txapelketa Nagusia 2022-09-25

Joanes Illarregik irabazi du Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa eta urriaren 22an Elizondoko finalaurrekoan kantatzeko txartela eskuratu du. 700 bertsozaleren beroan jokatu da bigarren kanporaketa eta honako hauek aritu dira kantuan: Miren Amuriza, Iñaki Apalategi, Gorka Pagonabarraga, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza eta Xabat Illarregi. Azken hau, Xabier Silveiraren ordez. Ander Aranburu aritu da aurkezle lanetan. Bakoitzak hamabosta bertso puntuagarriak kantatuta, hauxe da epaileen erabakia: 
Ariketaz ariketa, hona hemen puntu banaketa.
Behin behineko sailkapen orokorra
Lehenengo faseko sei saiotik bi jokatuta, Alaia Martin eta Joanes Illarregi zuzenean sailkatu dira. Beste lau saiotan ere irabazlea zuzenean sailkatuko da. Sei horiez gain, beste 13 bertsolari pasako dira puntuen baitan finalaurrekora. 
Arrasateko bertsoak bihar sareko plazan izango dira.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu