Alaia Martin - Elkarrizketa 2022-09-27

«Txapelketan ilusioz eta lanerako gogoz nago»

2022/BTN22/elkarrizketak/20220927elkarrizketa_alaiamartin.mp3.mp4

Patuaren aukerak amortizatzen eta bilatzen zailak diren hitzak ehizatzen aritu zen Alaia Martin (Oiartzun, 1987) Getxon, Txapelketa Nagusiaren estreinaldian, agurrean kantatu zuenez. Txanda aldatu eta Eneko Lazkozez ordez kantatzea egokitu zitzaion oiartzuarrari eta kontzentrazioari eusten jarri zituen indarrak Martinek, lanean. Irabazi eta 738 puntu lortu zituen. Txapelketak ilusioz eta lanerako gogoz harrapatu du Alaia, Bertsoa.eus-i adierazi dionez.

Bertsogintza aldetik Txapelketa honetan dituen egarrien artean, alde teknikoan sakondu eta, era berean, kate tekniko horretatik harago joateko egarria azpimarratu du, besteak beste. Elkarrizketa honetan, Getxoko saioan izan zituen sentsazioak ekarri eta ariketen errepasoa egin digu Martinek. Horrez gain, txapelketako helburuak, non eta nola ari den prestatzen eta finalaurrekorako begirada utzi dizkigu.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu