Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-09-29

Artetxe, Mujika, Iturriotz, Urdangarin, Agirre eta Galletebeitia Gasteizen igandean

Artetxe, Mujika, Iturriotz, Urdangarin, Agirre eta Galletebeitia Gasteizen igandean

Igandean Gasteizen Txapelketa Nagusiko lehen faseko laugarren kanporaketa jokatuko da. Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika Lasa, Iban Urdangarin Lardizabal, Manex Agirre Arriolabengoa, Miren Artetxe Sarasola eta Xabat Galletebeitia Abaroa. Oier Azkarraga Grajalesek egingo ditu aurkezle lanak. Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan izango da saioa, 17:00etan hasita.

Miren Artetxek du Txapelketa Nagusian eskarmentu gehien taldean. Xilabako txapeldunordeak laugarren edizioa du aurtengoa eta aurrekoan ez zen finaleko postuetatik urrun ibili. Iban Urdangarin eta Manex Agirrek bigarren aldia izango dute. Amaia Iturrioz, Haritz Mujika eta Xabat Galletebeitiak igandean izango dute lehen aukera.

Lehenengo fasean osoan bezala hurrengo epaile taldea ariko da lanean: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Sarrerak, eskuragai
Gasteizko saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri. Gasteizen bertan, 15:00etan irekiko da leihatila eta 16:00etan, berriz, aretoetako atea.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»