igandero 15:00etan ETB1en 2022-09-30

Hitzetik Hortzera oin puntetan

Gotaine-Irabarnen jokatuko da txapelketako hirugarren saioa eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Maika Etxekopar dantzari eta abeslari gotaindarra ezagutuko dugu eta saioko bertsoaldi onenekin gozatzeko aukera izango da. Ez galdu Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.

Bertsolari Txapelketa Nagusia lehen aldiz iritsiko da asteburu honetan Gotaine-Irabarnera. Igandeko Hitzetik Hortzeran  txapelketako lehen faseko hirugarren saioari egingo diogu jarraipena. Dagoeneko 12 bertsolarik kantatu dute txapelketan eta emoziorik ez da faltako asteburu honen amaieran. Izan ere, lehen fasean kantatuko duten 36 bertsolaritatik 18rena ezagututa, puntuazioak eta sailkapenak zehatz mehatz aztertzeko aukera izango dugu igandeko programan.

Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean  atalean elkartuko dira saioan gertatu denari buruz hitz egiteko. Gainera, txapelketak iraun bitartean astez aste programan iritzia emango duten bertsolarien hitzak ere izango ditugu.

Maika Etxekopar, dantzaria eta abeslaria

Igandeko programan Gotaine-Irabarnen bizi den sortzaileetako bat ezagutzeko aukera izango dugu. Maika Etxekopar Lougarot dantzaria eta abeslaria da. Batetik bestera ibiltzen da bere ogibideak horrela eskatzen diolako. Bere etxean hartuko gaitu eta Zuberoako herri txiki honetako txokoak ezagutzeko aukera izango dugu berarekin. Bertsozaletasuna etxetik datorkio Maikari eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia Gotaine-Irabarnera etortzeak duen garrantziaz mintzatuko zaigu.

 Gotaine-Irabarneko bertsoaldi onenak

 Larunbatean jokatuko da  Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko hirugarren saioa eta igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Kantuan arituko dira Ane Labaka, Eneko Lazkoz, Julio Soto, Nerea Ibarzabal Oihana Iguaran eta Patxi Iriart. Gai-jartzaile lanak Aritz Bidegainek egingo ditu.

Pasa den igandean Arrasaten jokatu zen kanporaketako bertsoaldi sorta bat ere ekarriko dugu pantailara.

Hitzetik Hortzera, igandero 15:00etan ETB1en eta edonoiz, EITB Nahieranatarian

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu