Txapelketa Nagusia 2022-10-02

Haritz Mujika irabazle Gasteizen

2022/BTN22/20221002gasteiz/Haritz_ganbara.mp3.mp4
Haritz Mujikak (Asteasu, 1995) irabazi du Gasteizko saioa, 695 puntu eskuratuta, eta urriaren 29an Donibane Garaziko finalurrekoan kantatzeko txartela eskuratu du.

Haritz Mujikak (Asteasu, 1995) irabazi du Gasteizko saioa, 695,5 puntu eskuratuta, eta urriaren 29an Donibane Garaziko finalurrekoan kantatzeko txartela eskuratu du Asteasuarra ordezko gisa sailkatu zen Txapelketan, Jon Maiaren ordez. Mujikarekin batean, Amaia Iturriotz, Iban Urdangarin, Manex Agirre, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitia aritu dira bertsotan, Europa Biltzar Jauregian, Oier Azkarraga Grajalesek aurkeztuta. Lan puntuagarriak egin da, hauxe epaimahaiak ebatzi duen sailkapena eta puntuaketa:

-Haritz Mujika             695,5
-Miren Artetxe            670
-Iban Urdangarin        660,5
-Xabat Galletebeitia     655,5
-Amaia Iturriotz          648
-Manex Agirre            573,5



Lehenengo fasean osoan bezala hurrengo epaile taldea aritu da Gasteizen ere: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Gasteizko bertsoak bihar Bertsoa.eus-en izango dira.

Behin behineko sailkapena
Behin behineko sailkapena, seitik lau saio jokatuta. Alaia Martin, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Haritz Mujika zuzenean sailkatuak. Datorren asteburuko bi irabazleak eta puntuz beste 13 bertsolari sailkatuko dira finalaurrekora, 36tik 19 orotara.


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu