igandero 15:00etan ETB1en 2022-10-07

Hitzetik Hortzera umore fasean

Txapelketaren bosgarren saioa Donostian jokatuko da eta bertan izango da Hitzetik Hortzera saioa. Gaur egun, Donostian bizi den Aitziber Garmendia aktore eta umoregile goierritarrarekin izango gara. Saioko bertsoaldi onenekin gozatzeko aukera ere izango da. Ez galdu Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.

Donostiako Victoria Eugenia antzokian jokatuko da txapelketako lehen faseko bosgarren saioa eta igandeko Hitzetik Hortzeran  jarraipena egingo diogu. Dagoeneko 24 bertsolari igo dira oholtzara. Final aurreko fasearen atarian Donostia zein Lizarrako saioetan ez da emozioa faltako.

Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean  atalean elkartuko dira saioan gertatu denari buruz hitz egiteko. Gainera, bertsolarien iritzi ezberdinak bilduko dituen atala ere izango dugu.

 Aitziber Garmendia, aktore eta umoregilea

 Igandeko saioan pantailaren beste aldean zein oholtzan sarritan ikusi dugun Goierriko zortziko txikia izango dugu protagonista. Aitziber Garmendia aktore eta umoregilea da. Gainera, harreman estua du bertsolaritzarekin, izan ere, oholtzara igo zen lehen aldia bertsotan egiteko izan zen. Bertso eskolan aritua, haurtzaroa eta jolasa hitzak lotzen ditu bertsoarekin. 

 Donostiako bertsoaldi onenak

Larunbatean jokatuko da  Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko bosgarren saioa eta igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Kantuan arituko dira Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Onintza Enbeita. Gai-jartzaile lanak Leire Garatxenak egingo ditu.

Pasa den igandean Gasteizen jokatu zen kanporaketako bertsoaldi sorta bat ere ekarriko dugu gurera.

Hitzetik Hortzera, igandero 15:00etan ETB1en eta edonoiz, EITB Nahieran atarian

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu