Txapelketa Nagusia - lehen fasea 2022-10-06

Donostian eta Lizarran lehen faseko azken bi saioak

Donostian eta Lizarran lehen faseko azken bi saioak
Puntu bidezko sailkapenean 13tik 10 postu egongo dira jokoan asteburuan. Oihana Iguaran, Nerea Elustondo eta Ane Labaka, matematikoki daude sailkatuta joan den igandetik.

Donostia eta Lizarrako saioekin amaituko da Txapelketa Nagusiko lehen fasea. Sei irabazleak eta 13 puntuaziorik onenak aurrerarako. Donostian, larunbatean, Victoria Eugenia antzokian, 17:00etan, honako sei bertsolari hauek kantuan: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Beñat Iguaran Amondarain, Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia eta Onintza Enbeita Maguregi. Gai-emaile lanetan Leire Garatxena Larrabe ariko da. Sarrerak agortuta daude baina Bertsoa.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da saioa.

Azken saioa Lizarran
Lehen faseko azken saioa Lizarran jokatuko da igandean, Los Llanos aretoan, 17:00etan. Bertsotan, Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz Iztueta, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia. Saioaren gidari lanetan, berriz, Amaiur Lujanbio Agirre ibiliko da.

10 postu jokoan, matematikoki
Faseko azken saioetan kalkulagailuak ohi baino berotu handixeagoa hartu ohi du. Alaia Martin, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Haritz Mujikarekin batean, asteburuko bi irabazleak zuzenean sailkatuko direnez, azken bi saio hauek sailkapeneko 10 postu jarriko dituzte jokoan. Oihana Iguaran, Nerea Elustondo eta Ane Labaka beraz, matematikoki daude sailkatuta joan den astetik. Hortik behera estatistikak hasten dira lanean. Dantzan jarriko diren 10 postu horien artean, azken seietan daude, hurrenkera honetan, Iñaki Apalategi, Iban Urdangarin, Xabat Illarregi, Xabat Galletebeitia, Oihana Bartra eta Eneko Lazkoz.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu