Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022-10-08

Jone Uria irabazle Donostian

Jone Uria irabazle Donostian

Jone Uria Albizurik irabazi du Donostian jokatu den Txapelketa Nagusiko 5. kanporaketa 706 punturekin, eta azaroaren 5ean Irungo finalaurrekoan kantatzeko txartela eskuratu du. Victoria Eugenia leporaino beteta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Beñat Iguaran Amondarain, Eñaut Martikorena Lizaso, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia eta Onintza Enbeita Maguregi aritu dira bertsotan, Leire Garetxenak aurkeztuta. Lan puntuagarriak osatuta, hauxe da zazpi epaileek ebatzi duten sailkapena:

Jone Uria                       706
Onintza Enbeita              688
Aitor Etxebarriazarraga   682,5
Maddalen Arzallus          678
Eñaut Martikorena         674,5
Beñat Iguaran               659



Lehenengo fasean osoan bezala hurrengo epaile taldea aritu da Donostian ere: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Sailkapen orokorra ikus hemen:

Igandean, Lizarran
Lehen faseko azken saioa Lizarran jokatuko da igandean, Los Llanos aretoan, 17:00etan. Bertsotan, Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz Iztueta, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia. Saioaren gidari lanetan, berriz, Amaiur Lujanbio Agirre ibiliko da.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza