Txapelketa Nagusia 2022-10-09

Aitor Bizkarra irabazle Lizarran eta sailkapena erabakita

Aitor Bizkarra irabazle Lizarran eta sailkapena erabakita

Aitor Bizkarrak irabazi du Lizarran Txapelketa Nagusiko lehen faseko azken kanporaketa, 693,5 punturekin eta Durangoko finalaurrean kantatzeko txartela eskuratu du. Gaur bertsotan izan direnak: Aitor Bizkarra Ruiz, Asier Azpiroz Iztueta, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maialen Akizu Bidegain eta Unai Gaztelumendi Arandia, Amaiur Lujanbio Agirre aurkezle zela. Lan puntuagarriak eginda, honakoa epaileek ebatzi duten sailkapena:

Aitor Bizkarra                       693,5
Asier Azpiroz                        666
Maialen Akizu                       658,5
Imanol Uria                         652
Unai Gaztelumendi              630,5
Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’    622,5


Lehenengo fasean osoan bezala hurrengo epaile taldea aritu da Lizarran ere: Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki.

Finalaurrekora pasa diren bertsolariak
Lehen fasetik 19 bertsolari pasa dira finalaurrekora. Sei zuzenean saioa irabazita eta 13 puntu bidez. Saiko irabazleak: Alaia MartinJoanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Haritz Mujika, Jone Uria eta Aitor Bizkarra izan dira. Puntu bidez sailkatuak: Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Ane Labaka, Julio Soto, Onintza Enbeita, Agin Laburu, Aitor Etxebarriazarraga, Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena, Saioa Alkaiza, Miren Atetxe, Asier Azpiroz eta Iñaki Apalategi.



Aurreko finalistak, lehendik sailkatuak
2017ko finalistetatik bost bertsolari hauek sartuko dira finalaurrekoan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Unai Agirre.
.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa