Jone Uria - Elkarrizketa 2022-10-11
Jone Uria Albizuri pozik gelditu zen Donostiako kanporaketan egindako «ia guztiarekin». Aldarte onez sentitu zela dio algortarrak, sufritu gabe. Epaileen puntuek bere ganbarako lana nabarmendu badute ere (150 puntu), berak nahiago izan du azpimarratu bertsoaldi guztietan zerbait gustagarria utzi izana. Bere hitzetan, egokitu zitzaizkion gaietan eroso kokatu zen. Hamarreko txikian kosta omen zitzaion gehixeago.
Txapelketak berak ere aldarte lasaian harrapatu duela dio Uriak. «Ez dakit adina den edo pandemia garaiak eragina», baina gogoan du Bizkaiko Txapelketara ere gorputzaldi beretsuarekin iritsi zela. Lasaitasun horrek, ordea, Donostian erakutsi bezala, ez dakar hortzak ez zorroztea. Bizkaiko txapeldunordeak, 32 urterekin, laugarren Txapelketa Nagusia du aurtengoa eta aurreko hiruretan finalaurreko bigarren itzulira iritsi da. Azken bietan, finaletik ez oso urrun.
Bide horretan, helburuez galdetuta, ez da zeharbideetan galdu: «Ez da egia finalarekin amesten ez dudanik», helburu horrek ez duela itsutzen ere garbi utzita. Nahiko luke bere burua finalerako bertso mailan ikusi finalaurrekoan. Irungo finalaurrekoa du hurrengo hitzordua, azaroaren 5ean.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu