Aitor Bizkarra - elkarrizketa 2022-10-11

«Nahiko nuke ahalik eta urrutien iritsi baina ez daukat finala buruan»

2022/BTN22/elkarrizketak/Elk_bizkarra_ona.mp3.mp4

Aitor Bizkarra (Abadiño, 1996) ate nagusitik sartu da Txapelketa Nagusian, bere lehen parte hartzean kanporaketa irabazita. Etorri edo jario aldetik oso ondo sentitu zuen bere burua Lizarran, baina, konformagaitza izaki, bi egunera punta asko atera dizkio puntu dezente jasotako lanari ere. Presio ona sentitu omen zuen oholtzan, estutu bai baina blokeatzen ez duena. Txapelketak prestatuta eta gogotsu harrapatu du.

Finalaurrekoan lan on bat egin eta bigarren itzulian ere kantatzeko aukera izatea du helburu. Finalarekin amesten ote duen galdetuta, ezetz dio, ez duela bere burua ataka horretan ikusten. Entzun Aitor Bizkarraren elkarrizketa, Lizarrako bere bertso zatiekin osatuta.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza