Unai Iturriaga - Bertsolari bertsozale podkasta 2022-10-14

«Txapelketa oso esperientzia sakona eta indartsua da. Ederra? Ez beti»

2022/2022podcastak/udazkena/unaiiturriaga221014.mp3.mp4

Unai Iturriaga bertsolari durangarra dugu aste honetako gonbidatua Bertsolari bertsozale podkastean. Durangoko Kurutzeaga Ikastolan bertsozaletu zen, Jon Lopategi eta Santi Belar Begi aitortzen ditu bere bertsozaletasunaren oinarritzat. Musikazale izaki, Iturriarentzat oso garrantzitsua izan zen hamairu urterekin jabetzea bere talde kuttunak, Hertzainak taldeak, bazuela bertso neurriko abesti bat.

Iturriagak bere bertsolaritza esperientziaren baitan kontatzen du txapelketakoa ere. Txapelketa Nagusian 2005ean txapeldunorde eta sei aldiz finalista izan den durangarrak txapelketa oso esperientzia sakon eta indartsu gisa definitzen du. «Ederra? Ez beti» eransten du. Aurtengoari buruz espero duena ere azaltzen du. Entzun Unai Iturriagaren testigantza.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu