Bertso agenda 2022-10-14

Hogei bertso ekitalditik gora asteburuan

Hogei bertso ekitalditik gora asteburuan

Atseden asteburua du Txapelketa Nagusiak baina bertso plaza bere martxan darrai. Gaurtik igandera 20 bertso ekitalditik gora daude programatuta. Garai honetan ohiko jaialdiak dira Durangokoa, San Faustotako jaialdia, Errenteriakoa Niessenen, Beasaingoa Arranok antolatua, Zapi janztea Zaldibian... bakar batzuk aipatzearren.

Horiez gain, jaialdi musikatuak ere dezente dira asteburu honetan: Izan Inurri elkartearen eskutik batzuk Tabuen kutxatik oholtzara ekimenaren baitan -Ordizian eta Amasa-Villabonan, ohiko saio musikatuak beste batzuk, Diman kasu.

Lagunarteko saioak ere badira, Untza-Apregindanan, Etxarri-Aranazen, Donstian eta Orozkon, esaterako.

Ikusi agenda osoa hemen, Xenpelar Dokumentazio Zentroari eskerrak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza