Ostiralean jokatu zen Zaldibian 2022-10-17

Eneko Araiztegik irabazi du V. Zapi Janztea Zaldibian

Eneko Araiztegik irabazi du V. Zapi Janztea Zaldibian

Udazkeneko V. Zapi Janztea jokatu zen Zaldibian joan den ostiralean eta Eneko Araiztegi Korta gazte segurarrak  eraman zuen zapia. Nerea Ibarzabal aurreko zapidunak jarri zion irabazle berriari garaikurra. Araiztegi eta Ibarzabalekin batean, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita aritu ziren kantuan, Zubiburu elkartean, Zapiak Bat kultur elkarteak antolatuta.

Maialen Lujanbiok, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta, aurten, Eneko Araiztegi dira orain artean zapia jantzi dutenak.

(Argazkia: Mendi Urruzuno)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza