igandero 15:00etan ETB1en 2022-10-21

Hitzetik Hortzera zapatadun oinetan

Datorren larunbatean jokatuko da finalaurrekoetako lehenengo itzuliko lehenengo saioa Elizondon eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Bestalde, aste honetako saioko protagonista Harri Arrijuria zapatagilea izango da. Bere lanbidearen nondik norakoak azalduko dizkigu Elizondon duen tailerretik. Ez galdu Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.

Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean  atalean izango ditugu saioaren inguruan hitz egiteko. Gainera, iritzia emango duten bertsolariak ere izango ditugu txapelketak iraun bitartean.



Harri Arrijuria, zapatagilea

 

Diseinu grafikoan zein argazkilari moduan lan egin ondoren zapatagile izateko apustua  egin zuen gure aste honetako protagonistak. Duela hamar urte ireki zuen Elizondon bere tailerra eta ordu ezkero bertan dabil oinetakoei bigarren bizitza bat ematen. Bere ofizioaren hastapenez eta ikas prozesuaz ere hitz egingo digu. Harrik dio oinetako batek asko esaten duela pertsonaz, inoiz egin dituen eskaera bitxienak ere kontatuko dizkigu.

 

Elizondoko bertsoaldi onenak

 

Igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Agin Laburu, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Onintza Enbeita eta Unai Agirre. Gai jartzaile lanetan berriz, Amaia Castorene Luro arituko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu