Txapelketa Nagusia 2022-10-22

Alaia Martin irabazle lehen finalaurrekoan 729,5 punturekin

Alaia Martin irabazle lehen finalaurrekoan 729,5 punturekin
Bigarren, Joanes Illarregi (711); hirugarren, Agin Laburu (677); laugarren, Unai Agirre (652,5); bosgarren, Onintza Enbeita (639,5); eta seigarren, Iñaki Apalategi (623). 1.400 bertsozale elkartu dira Elizondoko Baztan pilotalekuan.

Alaia Martinek irabazi du lehenengo finalaurrekoa Elizondon, 729,5 punturekin. Bigarren itzulira sailkatzeko zuzeneko txartela eskuratu du eta finalerako pauso handia eman. Baztan pilotalekuan, Unai Agirre, Alaia Martin, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi, Agin Laburu eta Iñaki Apalategi aritu dira bertsotan, Amaia Castorenek gaiak jarrita, frontoia lepo zela. Hamabosna bertso puntuagarri kantatuta, honela gelditu da sailkapena:

Alaia Martin        729,5
Joanes Illarregi   711
Agin Laburu        677
Unai Agirre         652,5
Onintza Enbeita  639,5
Iñaki Apalategi   623



Fase honetan ere zazpi epaile berak ariko dira: Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta arituko dira.

Bigarren finalaurrekoa Donibane Garazin izango da, urriaren 29an.

Elizondoko bertsoaldiak biharko sareko plazan izango dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu