Ostiralean jokatu zen Elizondon eta Erratzun 2022-10-25

Sarai Robles txapeldun Mariano Izeta Sariketan

Sarai Robles txapeldun Mariano Izeta Sariketan

Nafarroako bertsolari gazteen X. Mariano Izeta Sariketa jokatu zen ostiralean Elizondon eta Erratzun. Sarai Robles barañaindarrak jantzi zuen txapela eta Ekhiñe Zapiain gelditu zen bigarren, eta berak jaso zuen bertso onenaren saria.

Hamasei bertsolari izan ziren kantuan sariketan. Arratsaldez, kanporaketak jokatu ziren tabernetan eta gauean finala, Kortarixar jatetxean. Peio Ardaiz, Patxi Castillo, Bittori Elizalde, Urko Gartzia, Egoitz Gorosterrazu, Ainara Ieregi, Mikel Lasarte eta Sarai Robles aritu ziren lehen kanporaketan. Bigarrenean, Ekain Alegre, Beñat Astiz, Etxahun Azkarraga, Idoia Granizo, Endika Legarra, Jabi Lezaun, Eki Mateorena, Ekhiñe Zapiain.

Kanporaketa bakoitzeko lehen hirurek osatu zuten finaleko seikotea: Sarai Robles, Bittori Elizalde eta Patxi Castillo, Elizondoko Intza ostatutik. Ekhiñe Zapiain, Ekain Alegre eta Eki Mateorena Erratzuko Zubi-punta ostatuko saiotik.

Finala Elizondoko Kortarixar jatetxean jokatu zen, 70 bertsozaleren beroan, Zigor Gartzia "Zian" gai-jartzaile zela. Epaile lanetan, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Izaro Mitxelena, Joseba Beltza eta Julen Zelaieta.

Sailkapena
Sarai Robles        333,5  puntu
Ekhiñe Zapiain    320,5, 
Ekain Alegre       302  
Patxi Castillo       297  
Eki Mateorena     295
Bittori Elizalde    252

Bi sariak, txapela zein bertso onenarena, Juana Mari Izetak, Mariano Izeta zenaren alabak, banatu zituen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu