igandero 15:00etan ETB1en 2022-10-28

Hitzetik Hortzera ilustratuz

Datorren larunbatean, Donibane Garazin jokatuko da final aurreko lehenengo itzuliko bigarren saioa eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Aste honetan berriz, Baigorrin izan da Hitzetik Hortzera saioa Aldudar bat elkarrizketatzen. Bera Dom Campistron da. Ilustratzailea, marrazkigilea eta Bekatorosak liburu grafikoaren egilea. Ez galdu Hitzetik Hortzera, igandean 15:00etan ETB1en.

Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean  atalean izango ditugu saioaren inguruan hitz egiteko. Gainera, iritzia emango duten bertsolariak ere izango ditugu txapelketak iraun bitartean.

Dom Campistron, ilustratzaile eta marrazkilaria

Dom Campriston Aldudar ilustratzaile eta marrazkilaria izango dugu aste honetako Hitzetik Hortzera saioan. Bere burua euskalduna, ilustratzailea, lesbiana eta aktibista bezala identifikatzen du. Domek, haur garaietatik izan du bere ideiak helarazteko beharra eta horretarako zenbait bide baliatu ditu, esaterako, antzerkia, eskultura, idazkera edota ilustrazioa. Azken hau baliatuz sortu du hitzez eta marrazkiz osatutako Bekatorosak liburu grafikoa. 

Bekatorosak liburuan, Nafarroa Behereko zazpi lagunen bizipen eta esperientziak biltzen ditu, lesbianak Querrak eta gayak, bere burua definitzeko besteei hitza ematea garrantzi handikoa bait zaio. Amodiozko liburu gisara definitzen du bere lana “Denak maite ditut eta maite dugu elkar”. 

Amodio liburu honetan bertsolaritzak ere izan du bere tartea, izan ere, liburuaren aurkezpena bertsolari bekatorosak izeneko saioen bidez egin zuten. Bertan, pasarteak errezitatuz eta pertsonaien ideiei doinuak jarriz ikusleari bekatorosak lana aurkezten zieten.

Donibane Garaziko bertsoaldi onenak

Igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Amets Arzallus, Asiera Azpiroz, Nerea Elustondo, Aitor Etxebarriazarraga, Oihana iguaran eta Haritz Mujika. Gai jartzaile lanetan berriz, Zihara Enbeita arituko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu