Txapelketa Nagusia - Finalaurrekoak 2022-10-29

Oihana Iguaran irabazle Donibane Garazin, 688,5 punturekin

Oihana Iguaranek irabazi du Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa Donibane Garazin 688,5 puntu eskuratuta. Iguaranek Amurrion kantatuko du bigarren itzulian, Alaia Martin Elizondoko irabazlearekin batean. Bigarren finalaurrekoan aritu den seikotea: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Haritz Mujika, Asier Azpiroz, Asier Etxebarriazarraga eta Nerea Elustondo. 1.350 entzule bildu dira Jai Alain. Zihara Enbeita aritu da aurkezle lanetan.

Lan puntuagarriak epaituta, hona Donibane Garaziko sailkapena:

-Oihana Iguaran 688,5
-Amets Arzallus 688
-Nerea Elustondo 628
-Asier Azpiroz 616,5
-Haritz Mujika 615
-Aitor Etxebarriazarraga 612

Puntuak ariketaz ariketa



Behin-behineko sailkapena

Bertsolariek bost lan egin dituzte: zortziko handia, zortziko txikia, puntutan, sei puntuko motza eta ganbara. Epaile lanetan, finalaurreko lehen itzulian epaile talde bera ari da: Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.

Behin-behineko sailkapena

Ganbara. Oihana Iguaran.
2022-10-29 Donibane Garazi

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza