Txapelketa Nagusia - Finalaurrekoak 2022-11-05

Sustrai Colina irabazle Irunen, 710 punturekin

Sustrai Colinak irabazi du Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa Irunen, 710 puntu eskuratuta eta Baionan kantatuko du bigarren itzulian. Bertsotan, Sustrai Colina, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka eta Maddalen Arzallus, Maialen Belarrak aurkeztuta. 2.510 bertsozale elkartu dira Ficoban. Lan puntuagarriak osatuta, hona hemen sailkapena:

Sailkapena
-Sustrai Colina          710
-Nerea Ibarzabal       673
-Jone Uria                660,5
-Miren Artetxe          644,5
-Maddalen Arzallus   635
-Ane Labaka            631,5


Puntu banaketa, ariketaz ariketa


 


Epaile lanetan, finalaurrekoetako lehen itzulian ari den talde bera aritu da Irunen ere: Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.

Bertsoak eta bertsolarien erreakzioak
Igandean bertsolarien saio ondoreneko balorazioak eta bertsoaldiak izango dira Bertsoa.eus-en

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza