atzo, osteguna, 74 urte zituela 2022-11-04

Jean Pierre Mendiburu Heletako bertsolaria zendu zen, atzo, ostegunez. Bertsularien Lagunak elkarteak bere «dolumin zintzoenak» helarazi dizkio familiari. 1967an plazaratu zen Mendiburu Aiherran, Alkhat, Irigarai eta Arrosagarai kantukide zituela, Emile Larre eta Mixel Itzainak bultzatuta. Lau hamarkadatik gorako bertso bidea egin zuen Mendiburuk, hainbat belaunaldirekin kantatuta: Mattin eta Xalbadorren belaunaldiarekin, Mixel Aire (Xalbador II), Ernest Alkhat, Xanpun, Lazkao Txiki... Eta egun plazan dabilen zenbait belaunaldirekin ere bai (Iturriaga, Peñagarikano...).
Euskal Herriko Txapelketa Nagusian hiru ediziotan kantatu zuen Heletako bertsolariak, 1982an, 1989an eta 1993an. Azken honetan, besteak beste Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga edo Jokin Sorozabal izan zituen kantukide Leitzan. Herrialde mailan, Nafarroako Txapeldun izan zen bi aldiz, 1981ean eta 1984an (Nafarroa eta Iparraldeko txapelketa izaten zen orduan), txapeldunorde beste bitan, eta finalista 13 ediziotan. Azkena, 1996an. Besteak beste, Jexux Arzallus, Manolo Arozena, Estitxu Arozena eta Xabier Silveirarekin partekatu zuen oholtza.
Bertso jartzen ere lan handia egin zuen Jean Pierre Mendiburuk 100 sortatik gora idatzita eta baita hainbat sari irabazi ere. Bere lan aipagarrienak alor honetan:
Jean Pierre Mendiburuk baditu zenbait argitalpen ere:
Hona hemen 1990. urtean Heleta Sarian Jean Pierre Mendiburu eta Mixel Aire Xalbador IIak egindako bertsoaldi bat, Xanpelar Dokumentazio Zentroan jasoa.
1991an, Jean Pierre Mendiburu eta Millan Telleriak egindako bertsoaldi bat entzungai dugu hemen.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28