Konparaketaren zamak eraginda 2022-11-09

Beñat Lizasok plazak uztea erabaki du

Beñat Lizaso bertsolari azpeitiarrak plazari agur esango dio, Lizaso abizenaren pisuak eta konparaketen zamak eraginda bereziki. Aitortu du abizenak ate asko zabaldu dizkiola, baina ate estuak eta pasatzean beste aldean zer zegoen erakusten ez zutenak. «Jendeak Lizaso entzun nahi zuen, ez Beñat». Beñatek plazako atea ixteko erabakia iragarri du Bertsolari Aldizkariaren Makarrizketak podkastean.

«Gorroto ditut konparazioak»
«Gorroto ditu konparazioak. Konparazio bat dagoen bakoitzean beti dagoelako bat bestea baino hobea, bat bestea baino gehiago», azaldu du Lizasok, eta onartu du berak etenik gabe sentitu dituela halakoak bertsolari ibilbidean. «Neure larruan bizi izan dut konparazioen zartailu mingarri hori. Lizaso abizena izate hutsak nire aurretik izan diren bi bertsolari handiren itzalera narama». Askotan sentitu du «abizenagatik» deitu izan diotela bertso saio batzuetarako. «Abizenak ate asko ireki dizkit, aukera asko, baina jendeak Lizaso entzun nahi du, eta ez Beñat».

Beñat Lizaso gazterik hasi zen bertsotan eta urteetako bidea egin du plazan nahiz txapelketan. 2019an Gipuzkoako Finalean kantatu zuen. 2022ko Txapelketa Nagusian parte hartzeko eskubidea zuen baina ezezkoa erabaki zuen, txapelketa bideari agur esanez, Gipuzkoako Finalak utzitako pozarekin, Bertsoa.eus-i adierazi zionez.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu