Txapelketa Nagusia - Finalaurrekoak 2022-11-12

Aitor Mendiluze irabazle Durangon, 726,5 punturekin

Aitor Mendiluze irabazle Durangon, 726,5 punturekin
Bigarren, Beñat Gaztelumendi (716,5); hirugarren, Julio Soto (686); laugarren, Aitor Bizkarra (677,5); bosgarren, Saioa Alkaiza (662); seigarren, Eñatut Martikorena (636,5). Irabazleak Bilboko finalaurrekoan kantatuko du bigarren itzulian, abenduaren 3an.

Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finlaurrekoa, 726,5 puntu eskuratuta eta Bilboko finalaurrekoan kantatuko du bigarren itzulian, abenduaren 3an. Lehen itzuliko azkena izan da Durangokoa eta kantuan aritu dira Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Aitor Bizkarra, Julio Soto, Eñaut Martikorena eta Saioa Alkaiza, Ane Ezenarrok aurkeztuta. 2.000 bertsozale bildu dira Landakon. Lan puntuagarriak eginda, hona hemen epaileek ebatzitako sailkapena:

-Aitor Mendiluze 726,5
-Beñat Gaztelumendi 716,5
-Julio Soto 686
-Aitor Bizkarra 677,5
-Saioa Alkaiza 662
-Eñaut Martikorena 636,5

Puntuaketa ariketaz ariketa



Elizondon, Doninbane Garazin eta Irunen bezala, Durangon ere epaile talde bera aritu da saioa epaitzen: Ainhoa Arregi Elosua, Bakarne Urreaga Etxeberria, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Joseba Beltza Bengoetxea, Joseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.



Bertsoaldiak eta bertsolarien hitzak bihar Bertsoa.eus-en
Orain artean bezala, Durangoko bertsoaldiak eta bertsolarien saio ondorengo balorazioa sareko plazan izango dira bihar igandean egunean zehar.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu