Txapelketa Nagusia - Finalaurrekoak 2022-11-26
Nerea Ibarzabalek irabazi du Baionako finalarrekoa 671,5 puntu eskuratuta, Baionan 2.000 bertsozaleren beroan jokatu den saioan. Ibarzabalek 1.344,5 puntu batu ditu bi finalaurrekoetan eta finaleko postuetan kokatu da, finalaurreko baten faltan.
Gaur Baionan Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Unai Agirre eta Eñaut Martikorena aritu dira bertsotan, Ainhoa Larretxeak aurkeztuta. 14 bertso puntuagarriak kantatuta, hona epaileek ebatzi duten sailkapena:
-Nerea Ibarzabal 671,5
-Sustrai Colina 668
-Beñat Gaztelumendi 656,5
-Julio Soto 643,5
-Unai Agirre 639,5
-Eñaut Martikorena 584
Puntuaketa ariketaz ariketa
Behin-behineko sailkapen orokorra
Bigarren finalaurrekoa jokatuta, Alaia Martinek jarraitzen du sailkapen buru, eta puntuetan koska bat beherago Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi. Alaia Martin matematikoki sailkatuta dago finalerako, bi finalaurreko jokatuta sailkapen buru gelditu denez 1.405,5 punturekin. Bilbon, azken finalaurrekoan, sei postu jokatuko direnez, 35 urteko bertsolari oiartzuarra ofizialki bigarren finalista da gaurtik. Beste sei postuak Bilboko azken finalaurrekoa jokatzean argituko dira, abenduaren 3an.
Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendik ere ia bi hanka finalean dituzte, lortu duten puntuaziori esker. Laugarren Ibarzabal kokatu da, finaleko langatzat zegoen erreferentzia, 1.329 puntu, 15 puntutan gaindituta. Ibarzabalek ere pauso handia eman du finalerako. Hortik atzera, Julio Soto bosgarren postuan kokatu da, Aitor Bizkarraren aurretik, 1.329,5 punturekin. Beraz, oso litekeena da hortxe egotea langa.
Zazpi epaile
Amurrion bezala, honako zazpi epaile hauexek aritu dira Baionan ere: Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetxea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Larunbatean idazkari lanetan Joxe Mari Altuna Berridi eta Itziar Basterretxea Olarreaga.
Azken finalaurrekoa Bilbon, abenduaren 3an Bilbon
Txapelketa Nagusiko finalaurreko fasea Bilbon amaituko da abenduaren 3an, bigarren itzuliko azken saioa jokatuta. Bertsotan, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, eta Maddalen Arzallus ariko dira, Idoia Anzorandiak aurkeztuta.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24