Finala - Garraioa 2022-11-30
Bertsozale Elkarteak Txapelketa Nagusiko finalera autobusez joateko gomendioa egin du eta horretarako autobus zerbitzu zabala eskaini du, Aizpurua Autobusak taldearekin lankidetzan. 15 euro balio du autobus txartelak, edozein tokitatik abiatzen dela ere. Autobusak 9:00-10:00 tartean iristea aurreikusten da. Abenduaren 6 arte egongo da txartelak erosteko aukera eta www.bertsosarrerak.eus atarian hartu daitezke.
Abenduaren 12an jakinaraziko du antolakuntza autobus bakoitzaren ibilbidea eta ordutegia, www.bertsozale.eus atarian eta txartela erosi duen bakoitzak posta elektronikoan jasoko duzuen mezuan.
Garraio publikoa ere aukeran
Iruñerritik doazenentzat, autobus zerbitzu publikoko 1, 6, 9, 11 eta 16 lineek konektatzen dute Nafarroa Arena (edo inguruak) hiriko erdigunearekin zein beste auzoekin. Ordutegiak eta prezioak www.infotuc.es atarian topa daitezke.
Autoak
Planoan agertzen diren aparkalekuez gain, besterik balego, www.bertsozale.eus webgunean argitaratuko litzateke.
Finalean aintzat hartzeko oharrak
Antolakuntzak finalean aintzat hartu beharreko hainbat ohar eman ditu: nola iritsi, parking kontuak, Nafarroa Arenara zer sartu daitekeen eta zer ez, otordu kontuak, kontsignak, informazio puntuak... Horiek guztiak aldez aurretik ezagutzea komeni da eguna denentzat errezagoa izan dedin. Lotura honetan daude jakin beharreko argibideak.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28