igandero 15:00etan ETB1en 2022-12-01

Hitzetik Hortzera triatloi txapelketan

Datorren larunbatean Bilbon jokatuko da finalaurrekoen bigarren itzuliko hirugarren eta azken saioa, eta Hitzetik Hortzera bertan izango da. Hirugarren saioa izanik hiru kirol diziplina praktikatzen dituen gonbidatua izango dugu, Helene Alberdi triatleta Bilbotarra. Ez galdu Hitzetik Hortzera igandero 15:00etan ETB1en.

Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean  atalean izango ditugu saioaren inguruan hitz egiteko. Gainera, iritzia emango duten bertsolariak ere izango ditugu txapelketak iraun bitartean.

Helene Alberdi, triatleta

Pasa den Irailean jokatu zen Bilbon Europako distantzia ertaineko triatloi txapelketa eta Helene Alberdik lortu zuen garaipena. Txapelketa etxean jokatzea, eta, gainera, lehen postua eskuratzea momentu ikaragarritzat du Bilbotarrak.

Bestalde, garaipenaren momentua oso polita ikusten den arren, errealitateak itxura gordinagoa duela dio Alberdik. Izan ere, egunero hain gogor entrenatu beharrak gauza asko alde batera uztera behartzen duela dio. Profesionalki, bizi osorako ematen ez duela eta etorkizunean lana egin beharra dagoela azpimarratu du; Bera esaterako, familia medikua da Zarauzko anbulategian.

Hiru diziplinen artean igeriketan sentitzen da erosoen, izan ere, 18 urte arte diziplina hau praktikatzen zuen. Korrikan aldiz, asko disfrutatzen duela eta bizikletan pixkanaka hobetzen ari dela gehitu du. Lasterketako  transizioei dagokienez, distantzia luzean azkar egitea baino ondo egitea garrantzitsuagoa dela esan du. Kirol bakartia dirudien arren, bakarrik entrenatzeak aparteko askatasuna  ematen dio. Hala ere, gehitu du, korrikan, bizikletan edota igeri egiterakoan beti aurkitzen duela prest dagoen triatletaren bat. Triatloia hiru diziplinez osatua egonda Alberdik dio beti dagoela non hobetu. 

Bertso mundua ere ezaguna du aste honetako gure protagonistak. Eskola garaitan bertsotan aritua, aurtengo bertso txapelketa online eta telebista bidez jarraitzen ari dela aipatu du. Idatzizko bertso txapelketetan ere jardun da. Gaineratu du, Sustrai Colina dela bere bertsolari kuttuna. 

Bilboko bertsoaldi onenak

Igandeko programan bezperako saioko bertsoaldi onenen aukeraketa ikusteko aukera izango da. Larunbatean jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza. Gai jartzaile lanetan berriz, Idoia Anzorandia arituko da.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu