18:00etan BBK Salan 2022-12-01

BBK Sariketako finala gaur Bilbon

BBK Sariketako finala gaur Bilbon

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala jokatuko da gaur Bilbon, Lea Artibai eta Durangaldearen artean. Bilbon BBK Salan, 18:00etan da hitzordua. BBK Sariketak 30 urte bete ditu aurten eta finalak ospakizun kutsua izango du edizio berezi honetan.

Azaroaren 7an hasi zen aurtengo bertsolari gazteen sariketa Markina-Xemeinen. Ordutik 4 kanporaketa eta 2 finalaurreko joan dira. Zortzi eskualdek hartu dute parte aurten ere, eta saioak ikastetxeetan eta udal eraikinetan egin dira.

BBK kantatu duten bertsolarien saioa ondoren
Durangaldea eta Lea Artibaiko bertsolari gazteak ez ezik, 30 urteotan BBK Sariketan parte hartu duten hainbat bertsolarik kantatuko dute finalaren ondoren. Eskualdekako sariketa izaki, eskualde bakoitzeko bat ariko da bertsotan: Nerea Ibarzabal, Igor Elortza, Oihana Bartra, Jone Uria, Asier Alcedo, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekue. Idoia Anzorandia eta Igor Menika ariko dira aurkezle lanetan. Aurretik, bertso jarriak ere izango dira, Ibon Izak BBK Sariketari jarriak.

Egindako bidea merezi duen moduan ospatzeko deia
Antolakuntzak ekitaldira joateko dei berezia egin gura dio publikoari, «urte hauetan guztietan egindako bidea merezi duen moduan ospatzeko».

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu