BTN22 - Brasilgo inprobisatzailea, repentista 2022-12-02

Edmilson Ferreira: "Finalean bizitako esperientzia eramango dut Brasilera"

Edmilson Ferreira Brasilgo inprobisatzailea da, repentista. Txapelketa Nagusiko finala zuzenean jarraituko du Nafarroa Arenatik. Finala ate joka dugun honetan berarekin hitz egin dugu. Entzun elkarrizketa.

Edmilson Ferreira Brasilgo ipar-ekialdeko inprobisatzailea da, repentista. 34 urte dira modu profesionalean kantatzen duela eta 2017a geroztik kantagintza eta hezkuntza uztartzen ditu. Ikerketan ere aritzen da Edmilson, beste beste, Brasilgo inprobisatzaileen kantagintzako erroken inguruko masterra burutua du eta gaur egun kantagintzaren ahozko historiari buruzko doktoretza egiten ari da.

Noiz eta nolatan zaletu zinen?

1998ko martxoaren 16an hasi nintzen kantuan, ondo gogoan dut data hori egun hartan egin genuelako nire anaiak eta beste batzuk gure lehenengo irratsaioa. Data hori hartzen dut nire bizitza profesionalaren hasiera data modura, nahiz eta lehenago ere aritu izan nintzen. Gaur egun etenik gabe jarduten dut.

2017tik irakasle ere aritzen naiz baina nire jarduera nagusia kantatzea da. Nire aitak repentismoarekiko izugarrizko maitasuna zuen eta azken finean etxean ikusitakoa ikasi dut, maitatzera iristeraino, etengabe praktikatuz. Egun osoan irratian bertsolariak entzuten ziren gure etxean eta horrela esnatzen ginen goizero.

Etxeko bertso giroak nire entzumena hezi zuen erriman zein metrikan. Horrez gain tarteka merkatura joan eta liburuxkak erosten zituen gure aitak. Etxean alfabetizatzen joan ginen neurrian liburuxka haretako bertsoak irakurtzen jarduten genuen. Gainera aitak buruz zekizkien kordeletako bertsoak kantatzen zituen etxe giroan. Kordela, metrika eta errimadun estrofak biltzen dituen liburuxka da. Liburuxka hau oso ohikoa da Brasilgo ipar-ekialdeko literatura herrikoian. Horrek eragin handia izan du nire ibilbidean.

Musika tresna erabiltzen duzue repentistek.

Nire kasuan eta brasilgo repentista askoren kasuan, musika tresna erabiltzen dugu eta ezinbestekoa da repentistaren aurkezpena egiteko. Gure saioetan biola erabiltzen dugu, gitarra baten antzekoa da baina 10 soka ditu. Guk, repentistok soilik 7 soka erabiltzen ditugu. Kantagintzarako garrantzitsua da baina ez da erabili den instrumentu bakarra. Panderoa ere erabili izan da, baita rabeka  ere. Rabeka, biolin gisako instrumentu bat da. Baina bai rabeka eta baita panderoa ere oso momentu zehatzetan erabili izan diren instrumentuak dira.

Ipar-ekialdeko eskualdean panderoaren erabilpena ematen da bertsogintzarako baina beste izen bat jasotzen dute “Envolador de coco”. Jarduera hauetan beste genero batzuk lantzen dituzte. Repentistak bikoteka aritzen gara beti, oso arraroa da banakako saioak aurkitzea. Banakako saioren bat ematen denean repentista biolarekin igoko da taula gainean.

Zein da zure harremana Euskal Herriko inprobisatzaileekin?

Nire erlazioa Euskal Herriko bertsolaritza eta bertsolariekin 2000. urtean hasi zen. Garai hartan euskal bertsolari bat ezagutu nuen Brasilen, Jon Sarasua, eta harekin harremana mantentzen dut. Harek kontatzen zidan zeintzuk ziren bertsolaritza eta repentismoaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak. Hasierako kontaktu haien ondoren bertsolarien dinamika ezagutzeko interesa piztu zitzaidan. Euskal Herriko bertsolariak nola antolatzen ziren jakin nahi izan nuen besteak beste. Saioetara publikoa nola erakartzen zuten ikaragarria iruditu zitzaidan. Elkarteak duen dinamika ezagutzeko interesa izan dut ordutik eta bertso saio batean arauak zeintzuk diren jakin nahi izan nuen. Hasieran hizkuntzaren mugarekin topatu nintzen baina interesak hori gainditzen du eta poliki-poliki bagoaz pausoak ematen. Azken batean erlazioaren aberastea bi aldeetara ematen da eta honetan dihardut 2000. urtetik aurrera, harremanak sendotuz.

Txapelketako Nagusiko finalean egongo zara abenduaren 18an.

Bai, gogo handia dut Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean parte hartzeko. 2022ko ekainaren 16an jaso nuen Bertsozale Elkartearen gonbidapena. Ekainetik bertsozale elkartearekin harremanetan nago eta informazio asko jaso dut. Emozionaturik nago, prest eta zain eguna noiz iritsiko. Finalean egotea nire bizitza profesionalean mugarri bat izango dela uste dut.

Zer eraman nahiko zenuke Brasilera Euskal Herriko bisitatik?

Espero dut bertsolariak ezagutzea, bertsoolarien dinamika gertutik jarraitzeko aukera izatea, txapelketaren antolaketa nolakoa den jakitea eta baita ere ikuslea eta bertsolarien arteko erlazioa nolako den jakitea. Brasilen ere repentistak ikuslearekin harreman estu dugu eta jakin nahi dut euskal herrian nolakoa den. Txapelketako finalaren bizipena ekarrriko dut brasilera. Egun horretann pertsonalki bizi esperientzia aberasgarria izatea espero dut. Eta gure repentista elkarteetan bizitakoa partekatuko dut, noski.

Zerbait gaineratu nahiko zenuke?

Brasildik besarkada haundi bat bidali nahi diet Euskal Herriko betsolari guztiei. Neretzat poz handia da inprobisazioarekin eta hitzarekin lan egiten duten kide ezberdinekin lankidetza prozesuak eraikitzea. Eskertza izugarri bat gure partetik eta errespetuzko agur bat denentzat. Elkartruke artistiko honek seguru nago elkar elikatu eta indartzeko balioko duela. Zorionak eta eskerrik asko!

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri