Txapelketa Nagusia 2022-12-03

Amets Arzallusek irabazi du Bilbon azken finalaurrekoa eta erabakita gelditu da Iruñeko final handian kantatuko duen zortzikotea: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Lehenengoz hiru emakumezko bertsolari Txapelketa Nagusiko final batean. Beste berritasun bat: bertsolaritza garaikidean, lehenengoz bertsolari nafar bat finalean. Bederatzigarren Julio Soto gelditu da eta Aitor Bizkarra hamargarren.
Bilbon, azken finalaurrekoan, honako sei bertsolariak aritu dira kantuan, zozketak erabakitako hurrenkeran: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza, Idoia Anzorandiak aurkeztuta. 3.600 bertsozale bildu dira Bilboko Bizkaia frontoian azken finalaurrekoan bertatik jarraitzeko.

Sailkapena
-Amets Arzallus 662
-Aitor Mendiluze 661
-Jone Uria 637,5
-Joanes Illarregi 621
-Maddalen Arzallus 609,5
-Saioa Alkaiza 608,5
Bertsoak eta bertsolariek hitzak bihar sareko plazan
Bilboko finalaurreko bertsoaldiak eta bertsolarien saio ondorengo balorazioa igandean Bertsoa.eus-en.
Finalaurrekoetako sailkapena
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu