Joanes Illarregi Marzol - Txapelketa Nagusian finalista berria 2022-12-06

«Nire izena entzun nuenean lasaitasuna sentitu nuen. Finalean orain arteko lana borobildu nahiko nuke»

2022/BTN22/elkarrizketak/20221206joanesillarregi_finalista.mp3.mp4

Joanes Illarregi Marzol Txapelketa Nagusiko finalean sartu da 23 urterekin, bere lehen parte hartzean. Finalista gazteena ez ezik, bertsolaritza garaikidean Txapelketa Nagusiko finalean kantatuko duen lehen bertsolari nafarra izango da, XX. mendeko 60. hamarkadan kantatu zutenei lekukoa hartuz. Bilbon, sailkapena esaten ari zireneko momentuan sentitu zuena azaldu digu leitzarrak... behar zuen puntu mugara iritsi eta bere izena entzun. Finalera doa orain arteko lana borobiltzera eta finala bera ederra izan dadin eginahala egitera.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza