Alaia Martin Etxebeste Txapelketa Nagusiko finalista lehenengoz 2022-12-06

«Poz handi bat dut eta poz horretatik lanerako grina»

2022/BTN22/elkarrizketak/20221205alaiamartin_finalista.mp3.mp4

Alaia Martin Etxebestek Txapelketa Nagusiko bere lehenbiziko finalean kantatuko du Iruñean, bere kanporaketa eta bi finalaurrekoak irabazita. Sailkapen buru sailkatu da oiartzuarra. Bilbon finalisten zerrenda esan eta bere izena entzun zuenean zer sentitu zuen galdetu diogu eta finala nola planteatuko duen. Finalean izango zela jakinda «poz handia» sentitu zuen eta «lasaitasuna» ere bai bizi nahi zuen egun bat bizitzeko aukera izango duelako. Lanerako grinez doa finalera, bultzada kolektiboaren parte izatera.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza