igandero 15:00etan ETB1en 2022-12-09
Idoia Torregarai eta Eider Perez Komunean atalean izango ditugu. Gainera, iritzia emango duten bertsolariak ere izango ditugu txapelketak iraun bitartean.
Iñaki Murua, txapel jartzailea
Iñaki Muruak jantziko dio 2022ko txapeldunari txapela datorren abenduak 18an, Nafarroa Arenan ospatuko den Bertsolari Txapelketako finalean. Proposamena jaso zuenetik, berria ezkutuan gordetzea izan dela zailena esan du. Momentuan, eginkizun bat gehiago zela sentitu zuen arren, txapel jartzailea bera izateak jendearengan sortu duen pozak eta zorionak ilusioz eta irrikaz bete duela dio.
Iñaki Murua 2005etik 2018ra bitarte lehendakari lanetan aritu da Bertsozale Elkartean. Elkartearen ordezkari izatea lujo bat dela esan du eta gaineratu du, elkarteak zein bertsolaritzak arlo pertsonalean asko eman diola.
Txapelketa Nagusia
Txapelketa Nagusia, hutsera egindako salto baten moduan definitzen du. Muruak dio, aldarte konkretua izan behar duzula gaiak momentuan sortzen dizun zirrarari etekina ateratzeko. Bertsolariak, publikoa zein gaiarekin konektatzea lortzen duenean, momentua zoragarria dela, aldarte txarrean harrapatzen bazaitu ordea, oso momentu gogorra bihurtu daitekeela dio. Aurtengo finalari dagokionez, ikaragarrizko maila egon eta dagoela azpimarratu du.
Bestalde, aipatu du, txapelketak bertsoari egunerokotasunak ez duen zerbait ematen diola, “Arnas berritu egiten du, astindu bat ematen dio”, eta jendeak hein batean hori bilatzen duela.
Hastapenak
Bere aita herri mailako bertsolaria izanda, bere bizitza bertsorik gabe ez duela imajinatzen dio. Haurtzaroko oroitzapenetan bertsoa oso presente du. Bertsoak beste gauza askoren artean, izakera eman diola dio, “Neu naizenaren osotasuna eman didala esan nezake”. Bertsoa bera, hizkuntzarekin jolas egin eta sakontzeko motibo ederra dela dio Iñakik.
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10
Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05