Atzo jokatu zen errenterian 2022-12-09

Irati Alcantarillak irabazi du Xenpelar Saria

Irati Alcantarillak irabazi du Xenpelar Saria

Irati Alcantarilla urruñarrak irabazi du bertsolari 26. gazteen Xenpelar Saria, Josu Ibargurenekin buruz burukoa jokatuta. Atzo jokatu zen finala Errenterian, Niessen aretoan, 150 bertsozaleren babesean.

Sei bertsolari gazte aritu ziren finalean. Sailkapenaren urrenkeran: Irati Alcantarilla, Josu Ibarguren, Ekhiñe Zapain, Haizea Arana, Irantzu Idoate eta Emaitz Murua. Haritz Casabal aritu zen aurkezle lanetan eta Aitor Albisturrek jantzi zion irabazleari txapela.



Saioan zehar, bertsolari guztiek utzi zituzten lan politak. Ganbaran, seiko puntuko motzean eta bakarka aritu ziren, Alcantarilla eta Ibarguren eta lan ederra egin zuten. Xenpelar Saria Errenteriako Xenpelar Bertso Eskolak eta Ereintza Elkarteak antolatzen dute.

(Argazkiak: Karlos Aizpurua Etxarte)


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza