Urteroko jaialdirik jendetsuenetakoa 2022-12-09

1.000 entzuletik gora Markina-Xemeinen Kontzezioko jaialdian

1.000 entzuletik gora Markina-Xemeinen Kontzezioko jaialdian

Kontzezioko bertso jaialdian 1.000 entzuletik gora bildu ziren atzo Markina-Xemeinen, sarrera ordainduta. Amaiur Kultur Elkarteak antolatzen du eta bertsolaritzaren plazan urteroko jaialdi jendetsuenetakoa da abenduaren zortzikoa, bertsoa motibo bakar duten jaialdiak kontuan hartuta, eta herriko zein eskualdeko jendetza biltzen du. Aurten ere jarri du neurria.

Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aitor Sarriegi, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Saio ederra joan zen, bertan izan zirenen lekukotzaren arabera.







Argazkiak: Amaiur Kultur Elkartea.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza