Martin Aramendi Arana- epaile taldeko ordezkaria 2022-12-12
Martin Aramendi Arana (Ataun, 1970) 25 urteko eskarmentua duen epailea da eta badaki Txapelketa Nagusiko finalean epaile aritzea zer den. Aurtengoan, epaitzen ez, epaile taldeko ordezkari lanetan dihardu eta zeregin horretan ariko da Nafarroa Arenan ere. Berak azaldu dizkigu Bertsoa.eus-en epailetza lanaren gakoak.
Epaileek bat-bateko bertsoak epaitzeko epai irizpideak dituzte beren lanaren oinarri. Irizpideak publikoak dira eta Txapelketa Nagusiko webgunean daude argitaratuta. Finalean 9 epaile izango dira aurtengoan, aurreko ediziotan baino bi gehiago.
Irizpideotan bertsoa ulertzeko zenbait kontsiderazio orokor zehazten dira sarreran, bertsoa komunikazio ekintza kontsideratuta. Oinarri horren gainean, alderdi teknikoak eta edukia aletzen dira. Gaia, hizkera, neurria, errima eta oinak, doinua, testua, baliabide paratestualak eta denbora.
Aramendiren esanetan, alderdi teknikoa epaitzea da errazena eta edukia zailena. Eta ariketa konplikatuena, irizpide guztiak kontuan izanda, bertso bat zenbaki batera ekartzea.
Epaile taldeko ordezkariaren ustez, esperientziak erakusten du epaileentzat errazagoa gertatzen dela zigortzea saritzea baino, eta hor ikusten du «ikasgaia» Aramendik, horri buelta ematen hasita daudela aitortu arren.
Finaletan, milaka lagunen presentzian epaitzen ere ikasi egiten dela dio epaile beteranoak eta uste du publikoaren erreakzioak ez duela epailearen lana baldintzatzen.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28